| 
 
 
 
         
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 | Katu ausart bat. | |
|---|---|---|
| 
 
 
 
 
 
 
 
         
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 | Katu marroi bati jarri zitzaion buruan lur-arraseko txulotxo batean sartu behar zuela. | |
| 
 
 
 
 
 
         
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 | etxekoandreak esan zion: Ez hori, ez gazta jatea ez dituk katuen lanak baizik eta saguenak. | 
|---|
| 
 
 
 
 
 
 
 
         
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 | 
 Eta katuak, sutsu, dio: (hiztuna baitzen) Sartu nahi dut, bada. probatu nahi dut hori ere. | 
|---|
| 
 
 
 
 
 
 
 
         
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 | Etxekoandreak orduan: Hor barruan sartzeko, pazientzia behar duk. Ez dakusak hori txikia dela, eta heu handia haizela? Baina hala nahi baduk, zihoz igurtziko diat ilea. | 
|---|
| 
 
 
 
 
 
 
 
         
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 | Eta halaxe egin zuen andreak: katu hori zihoztatu, muturretik isatseraino. katu haren distira! | 
|---|
| 
 
 
 
 
 
 
 
         
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 | Hainbeste koipe izaki oinetan, irrist egin du katu horrek, eta hor doa ziztu batean, txulo barrura ezustean, Bai zuzen sartu ere! Eta jabetu zen orduan bi sagu zituela ondoan. | 
|---|
| 
 
 
 
 
 
 
 
         
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 | Heldu egin nahi izan zien, baina ez zegoenez lekurik ezta isatsa mugitzeko ere, hau esanez etsi behar izan zuen: Kaixo, egunon! Eta saguak ihesi joan ziren atzeko ate batetik. | 
|---|
| 
 
 
 
 
 
 
 
         
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 | Katua bakar-bakarrik geratu zen, eta gutun bat irakurri zuen: "Saguzuloko legea: hemen sekula ez da janik; kanpoan bilatu behar da hura". | 
|---|
| 
 
 
 
 
 
 
 
         
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 | Bi asteko baraua egin behar izan zuen katuak, eta kostata ihes egin zuen bizkarra mehetutakoan. | 
|---|
| 
 
 
 
 
 
 
 
         
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 |   Irakaspena: inor egiteko gauza ez dena egiten baduzu, har zeure gain ondorioak nahiz eta haiek ez gustatu. | 
|---|