| 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 | Frederiko, eltxo orekalaria. |   | 
|---|---|---|
| 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 | Frederiko,eltxo trebea soka lasaian eritzen da, zirku bateko estalkipean. | |
| 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 | Irrist egin zion hanka batek, eta... punbala, punbala! Frederiko hankaz gora! 
 
 | 
|---|
| 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 | igeltsaturik du hanka bat, bat zuri eta basteak beltz. Galdetzen dio igelak: Nola erori zinen, hegaz jakinez? 
 | 
|---|
| 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 | Igel andrea: han neukan laneko kontratuak atal bi zeuzkan, bat intsektuentzat, bestea gizakientzat. 
 | 
|---|
| 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 | Intsektua izanez gero, hegoak lotu behardira; airetarra izaki, soka gainean ibiltzeak ez baita meriturik. 
 | 
|---|
| 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 | Eta ikusten duzu: ni behera, zuzanean lurrera. Hartu nuen muturreko ederra! 
 | 
|---|
| 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 | Badut susmo zigorra izan sela, haurtxo bati zizta egin niolako, bart, lo zagoela. Baina horixe dut lambidea: lotiengana joan eta, haie odol beroaz, neure sabela betetzea. 
 | 
|---|
| 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 | Gero, hasi zitzaidan harra artista izan behar nuela, eta ikusten duzu ondorena: ipurdiz lurrera. Hanka hautsita dut, eta hegoak zimurturik, orain giak josirik. 
 | 
|---|
| 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 | A! Zein gogorra den bizitza! Egun bat bizi behar, eta hori ere nekez, hilgarriei ihesi eta igelen beldurrez. 
 | 
|---|
| 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 | Badakit nire adiskidea zarela, igeltsua eta hariak ez baitira ondo egosten zure sabel minberan. | 
|---|